2020
Beleak bakardadea, isolamendua, xedra galdu eta denbora luzez bere burua ezin kokatuta egon den norbait adierazten du. Hori da hain zuzen ere Unai Egia iraupen laburreko diska honetan, bele bakarti bat. Naturaren elementuetan oinarritutako 5 diskak bukatu ondoren, bakar-bakarrik datorkigu bere soinua, estiloa eta estetika berriturik Lekeitioko musikari hau.
DESKARGATU DISKA
2007
Urertzean egindako gogoetak, itsasoak berarekin dakarren nortalgiaz bustitako abestiak. Nolabaiteko inozentziaz idatzitako 9 abestiz osatutako diska hau naturaren lau elementuetan oinarritutako ideiaren hasiera izan zen. Mikel Santosek grabatua.
2010
Ildo Rockeroagotik doanlana da hau, gitarren presentzia handiagoa eta indarrez loratutako hamar kantuz osatutako diska dugu. Sustraia sendoak dituen lana dela esan daiteke. Aiora Renteria (Zea Mays), Saji (Blup!) eta Garoa Arizmendiren kolaborazioekin aurkitzen gara eta Xanpek grabatu zuen Koba estudioetan.
2013
Arnasa hartzeko gelditzea beharrezkoa da batzutan, hori da hain zuzen Lekeitioko laukoteak diska honetan egindakoa. Atmosfera berezi eta doinu panoramikoz osatutako diska. Ibon Aguirreren (Minúsculo) kolaborazioak diskari izena ematen dion abestian. Iraun Urkaregik ekoiztu eta nahastua Bedroom Studios-en eta José María Rosillok (Sexy Sadie, Amaral, Marlango) masterizatua Madrilgo Audiomatic estudioetan.
2015
Bukaera beti da zerbaiten hasiera; errautsetatik jaio, paisaia suntsituaren edertasuna... Taldearen abestirik ilunenez eta koloretsuenez osatutako lanaren aurrean gaude. Rockaren indarra eta doinu elektronikoak dira pasioz idatzitako hamaika abestien arima. Lau atalez osatutako bidaia baten bukaera, 2007an hasitako kuatrilogiaren itxiera borobila. Diska hau Iraun Urkaregik ekoiztu, nahastu eta masterizatu du Bedroom Studios-en.
2019
Eter, bostgarren elementua, beste lau elementuak osatzen dituen materia, Aristotelesen esanetan hori zen Eterra. Eragiketa berdina egiten du Lekeitioko Nabil taldeak diska honetan. Aurreko 4 disketako (ura,lurra, airea eta sua) bilduma birgrabatua; baina ez hori bakarrik, 18 kolabozazio daude (Keu Agirretxea, Miguel Laguna, Kapi, Haritz Lete, Jon Basaguren…). Nabilen 12 abesti genero desberdinetara eramanez: Folk, Rock, Elektronika, Indie, Bossa Nova edo Metala. 12 urteko bidea ixten duen zirkulua, hain zuzen ere Eter elementuaren sinboloa.
DESKARGATU DISKA
2015/12/05 | 15:40 Ahotsenea (Diskaren aurkezpena) | Durango |
2016/01/16 | Talako Taberna | Lekeitio |
2016/01/29 | Zelaieta Kulturgunea | Zornotza |
2016/04/22 | Gaztetxea + Garoa (facebook) | Berritxu |
2016/05/07 | Kontzijope Rock + Niketz + Atzekabe + Kastaña (bertsioak) | Lekeitio |
2016/06/25 | 19:00 Malekoia Txiringitoa | Lekeitio |
2016/09/03 | 23:00 Plazan + McOnak + Juantxo Skalariak | Lekeitio |
2017/01/21 | 22:00 Gaztetxean + Izaki Gardenak | Mutriku |
2017/02/24 | 22:00 Gaztetxean + TNGRI (Hartzaro Festibala) | Ustaritze |
2017/06/17 | 20:00 Sapuetxe Gaztetxean (Sarrerako dirua Kurdistanerako izango da) | Durango |
2017/07/02 | 19:00 Malekoia Txiringitoan (Isuntza hondartzan) + Patxon | Lekeitio |
2019/02/16 | 19:00 Azkue Aretoan (Kultur Etxean) | ETER diskaren aurkezpena | Lekeitio |
2019/03/23 | Astra (Elkarrekin edozer lortu geinke) | Gernika |
2019/04/12 | Lea espazioa | Aulestia | 2019/04/13 | 21:00 ElizpeRock 2019 | Etxebarri |
2019/05/19 | Ibilaldia 2019 | Lekeitio |
2019/05/22 | HerrikON Ekimena - Herriko Taberna | Iruñea |
2019/06/01 | Burrundada Eguna | Lekeitio |
2019/06/08 | Oletako Jaiak 2019 | Amoroto |
2019/09/27 | Arretxinagako Jaiak | Markina |
2019/10/18 | Bira ekimena | Bilbo |
2019/11/13 | Noches Poéticas | Bilbo |
2019/12/07 | Durangoko Azoka (Ahotsenea) | Durango |